Ostirala heldu da eta lan aste luzearen ondoren asteburuaz behar bezala gozatu nahi duzu, baina ez duzu astirik izan ezer antolatzeko? Ez kezkatu. Bi aukera interesgarri eskainiko dizkizugu, hiru edari esanguratsuren inguruan: sagardoa, ardoa eta txakolina.
Martxan da txotx denboraldi berria. Lagunekin edo familiarekin egun paregabe bat igaro nahi baduzu, hauxe duzu aukerarik onena: bazkari, askari edo afari bat, sagardo onenaz lagunduta. Jan, edan, hitz egin, barre egin eta batez ere, ongi pasatu.
Geu arduratuko gara Euskal Herriko sagardotegi onenetara bidaia antolatzeaz; Hernani, Astigarraga, Oiartzun, etab. Talde guztietara egokitzeko autobusak eta lan-talde trebatua dauzkagu.
Hala ere, ardoa nahiago baduzu, ez dago arazorik. Errioxako upategi onenetara eramango zaitugu Guardian, Eltziegon,Haron edo zuk aukeratzen duzunera.
Baterako zein besterako, zenbat lagun izango zareten, eta zein sagardotegi edo upategitara noiz joan nahi duzuen esan behar diguzu. Geu arduratuko gara gainerako guztiaz; bidaiariak jaso, nahi duzuen lekura eraman eta jatorrizko lekura itzuli, eroso eta seguru.