Bizkaian, Getxon, itsas bidaia-ontzietarako terminal bikaina dago, kirol-portuaren eta aisialdirako eremu baten alboan.
Itsas-bidaien denboraldian ere eskaintza zabala daukagu, Bizkaiko terminalean porturatzen diren bidaiariak hoteletara garraiatzeko, edo ontzia terminalean ainguratuta dagoen bitartean txangoak egiteko.
Euskal Herria eta inguruak ezagutu nahi dituzten pertsona-taldeentzat garraio eskaintza zabala daukagu, egun bateko txangoetan Bilbo eta inguruak, Bizkaiko toki enblematikoenak, Donostia edo Iparraldea (Baiona, Donibane Lohizune, etab.) ezagutzeko. Errioxako upategi onenak bisitatu, sagardo edo txakolinaz gozatu edo Kantabria, Burgos edo Nafarroara joan nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.